Lasai psikologa sanitaria ekipo batek osatzen dugu, psikoterapia prozesuan osasunarekin, ongizatearekin eta besteei laguntzeko erlazioan konpromezua hartua dugunak.

Joana Aguado Telleria

Psikologian lizentziatua 2005. urtean, Gestalt Psikoterapian prestatu nintzen Bidean Psikoterapia Humanista Zentroan eta harrezkero bertako formakuntzan kolaboratzen dut irakasle lan taldean. Gestalt Terapiak eta ikuspegi Humanistak eman didaten oinarri sendoak etengabeko ikaskuntzan bizi dugun lanbide hau jarduteko eta nere lan egiteko modua osatzen duten beste diziplina eta teoriak integratu ahal izateko aukera eman didate.

Psikoterapeuta lanetan nabilen hamar urte luze hauetan zehar lortu dudan esperientziari esker pertsonak batez ere entzunak izatea, sostengua eta akonpainamendua sentitzea behar dutela ikusi dut. Horregatik Psikologa bezala egiten dudan lana laguntza-erlazioan oinarritzen da, pertsonaren errealitatearen ulermenean, bere askatasunaren errespetuan, laguntza enpatikoan, onarpenean, babesean eta segurtasunean zentratzen delarik. Erlazio honen bitartez pertsonak zoriontsu izaten uzten ez dion hori benetan zer den ohartu eta kontzientzia hartzeko aukera izaten du, gero zoriontasuna lortzeko beharrezkoak diren pausoak eman ahal izateko.

Marina Izaguirre Ferro

Psikologoa Sanitaria eta Psikoterapeuta.

Formatu ezberdinetan lan egin izan dut, haurrekin, nerabeekin, helduekin, bikoteekin eta familiekin. Nire lan ibilbidea harrera familietan bizi ziren adin txikikoekin hasi nuen eta ondoren drogaren prebentzioarekin lotutako bi elkarteetan aritu nintzen. Geroago gizarte zerbitzuekin harremanduriko psikoterapia lanari ekin nion eta azkenik adin txikikoen zentro batean hezitzaile moduan lane gin dut. Gaur egun Lasai Psikoterapian oinarritzen dut nire lanaldiaren gehiengoa, ikastetxe eta udaletxe ezberdinekin egiten ditudan kolaborazioekin batera.

Nire psikoterapiako lanaren funtsean laguntza harreman sendo eta seguruak sortzen saiatzen naiz nire bezeroekin. Hauek epaituak senti ez daitezen bilatuz, baldintzarik gabe maitaituak sentiaraziz, entzunez, errespetatuz, baliozkotuz, garrantzitsu eta baliotsuak diren einean honela harremanduz. Laguntza harreman honen helburua nire bezeroei akonpainamendua eskeintzea da euren beharretan, beraien kabuz erabakiak hartu ahal ditzaten bizitza gogobetegarriagoa lortuz.

Psikologiako korronte ezberdinetatik ikasi izanak eta esparru ezberdinetan bizi izan dudan esperientziak egoera ezberdinen aurrean perspektiba desberdinetatik kokatzeko aukera ematen didate. Honek lanerako aukerak haunditzen dizkidala uste dut eta ikustea zaila den pertsonen gune ilunetan argia ekartzeko aukera ematen dit.

 

Espezializatua:
Bikote eta familia psikoterapia
Gestalt psikoterapia
Coaching Ontologikoa

Virginia Marcos Osua

Psikologian lizentziatua 2003an, Gerontologian, Psikogeriatrian eta Doluaren Esku-hartzean espezializatua, Gestalt Psikoterapeuta eta Psikologa Perinatala. 15 urtez egin dut lan Gizarte Osasun arloan.

2007an, Gestalt Psikoterapian trebatu nintzen Bidean Psikoterapia Humanista Zentroan.  Formakuntza horri esker argi ikusi nuen Psikoterapiaren alorrean eta Pertsonen akonpainamenduan hasita nuen bidean sakontzen jarraitu nahi nuela. Psikoterapia,  Humanista ikuspegi batetik bideratuta,  nire lana pertsonen errespetuan eta onarpenean oinarritzen da, laguntza eta babesa eskeintzen diet bere bidea jarraitzeko kontzientziatu beharra dutenei.

Amatasunak, besteak beste, Psikologia eta Psikopatologia Perinatalean sakontzera eraman nau, eta alor horixe da gaur egun nire jakin-min eta interes nagusienetako bat, batez ere amatasunaren inguruko zailtasunekin erlazioatuta dauden gaiak; haurdun geratzeko nahia, haurdinaldia aurrera ez jarraitzea, heriotza, haurdunaldia, erditzea eta erditze ondorengoa.

Batxiler Zaldibia 6 / Solairuartea / Tolosa

Tel. 688 692 965  //  info@lasaipsikoterapia.com

GZ01895, GZ02703, GZ01717 kolegiatuak.
Psikologia Osasun Zentroa.
Zimentarri, Euskal Herriko Terapia Gestalt elkargoko kideak
modelo-logo-positivo-ajustado-03-Encabezados-A4