Psikoterapia

Zure erritmora, zure bidea egiten.

Gure helburua pertsonei haien bertsiorik onena aurkitzen laguntzea da, beren buruarekin eta inguruan duten munduarekin gustura senti daitezen.

Jar zaitez gurekin harremanetan
Baloreak

Zaintza

Zure beharrei erantzuteko espazio segurua sortzen dugu: entzunez, errespetatuz eta erritmoa inposatu gabe. Zaintza presentziarekin eta arretarekin zure ondoan egotea da.

Onarpena

Ez dugu zure bidea markatzen. Zure bizipenei, emozioei eta zalantzei leku egiten diegu, epairik gabe. Onarpenetik hasten da konfiantza, eta konfiantzatik, aldaketa.

Entzute aktiboa

Ez diegu hitzei soilik erreparatzen; esan gabe dagoenari ere garrantzia ematen diogu. Zure ahotsa entzuna izan dadin, konfiantzazko espazio bat eskaintzen dizugu.

Lan taldea
Joana Aguado - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Joana Ag

Osasun Psikologoa, Gestalt Psikoterapeuta eta Psikologia Perinatalean espezializatua naiz. 2005az geroztik aritzen naiz laguntza psikoterapeutikoan, pertsonen ongizatea eta barne-oreka sustatzeko prozesuetan bidelagun.

Informazio gehiago
Marina Izaguirre - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Marina Izaguirre Ferro

Osasun Psikologoa naiz, Gestalt eta ikuspegi sistemikoan formatua. Haur, nerabe, heldu eta bikoteekin lan egiten dut. Zaintza, maitasuna eta errespetua dira nire jardunaren oinarriak, eta pertsonen ongizate emozionala da nire helburu nagusia.

Informazio gehiago
Virginia Marcos - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Virginia Marcos Osua

Osasun Psikologoa eta Gestalt Psikoterapeuta naiz. Gerontologia, dolua eta psikologia perinatala dira nire lan-esparru nagusiak. Pertsonaren erritmoa eta unea errespetatuz lan egiten dut, onarpena eta laguntza oinarri hartuta.

Informazio gehiago
Sonia Triguero - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Sonia Triguero

Psikologoa naiz eta ikuspegi humanista dut oinarri; batez ere helduekin egiten dut lan. Gorputzaren eta emozioen arteko lotura kontuan hartuz, espazio segurua sortzen dut, pertsona bakoitzaren erritmoari eta beharrei egokitua.

Informazio gehiago
Amaia Ulacia - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Amaia Ulacia

Osasun psikologoa naiz, eta haur, nerabe zein helduekin lan egiten dut. Benetakotasunean eta hurbiltasunean oinarritutako laguntza eskaintzen dut, pertsona bakoitzaren garapenean bidelagun izateko.

Informazio gehiago
Olalla Serrano - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Olalla Serrano

Gizarte langilea eta Gestalt terapeuta naiz. Nerabeekin, bikoteekin eta indarkeria matxistaren egoeran dauden emakumeekin lan egiten dut, harreman terapeutikoaren bidez laguntza eta errespetua ardatz hartuta.

Informazio gehiago
Mikel Zubiria - Psicólogo en Tolosa (LASAI Psikoterapia)

Mikel Zubiria

Psikologo sanitarioa naiz eta Terapia Gestalt ikuspegitik lan egiten dut. Nerabeekin eta familiekin izandako esperientziari esker, ikuspegi sistemikoa landu dut, eta talde nahiz banakako lanetan eskarmentua daukat.

Informazio gehiago
Prozesua

Elkarrekin aurrera egiteko espazio bat

Pausoz pauso, zure bidea zure erritmora egiten bidelagun izango gaituzu

Zure prozesuan bidelagun izan nahi dugu: entzunez, zainduz eta zure erritmora egokituz. Gure lana ez da zu aldatzea, baizik eta zure ondoan egotea, ongizatearen bidean zure barne-indarra sustatzeko. Prozesu bakoitza bakarra da, eta bakoitzak bere bidea, bere denbora eta bere erritmoa behar ditu. Hazkuntza ez da beti zuzena edo argia; batzuetan itzaletatik pasatzen da, eta etenak, zalantzak edo zauri zaharrak ager daitezke. Baina maiz, hortik hasten da indarra, eta bertatik loratzen da benetako aldaketa. Zaintza ez da une zailetan bakarrik behar duguna. Ondo gaudenean ere, funtsezkoa da geure burua entzutea, harremanak zaintzea eta prebentzioaren bidez ongizatean sakontzea. Sustrai sendoek eusten diete loratzeari; horregatik eskaintzen ditugu guraso-eskolak, tailerrak, aholkularitza eta programa pertsonalizatuak, bai gure zentroan, bai elkarlanean dihardugun beste espazio batzuetan. Banakako terapia, bikotekakoa, familiarena edo taldekoa: une bakoitzaren beharretara egokitzen gara, zure bidean zurekin batera joateko.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Zu laguntzeko

Bizitzan zehar zailtasunak, krisiak edo gure bizitzako hainbat alderdi hobetzeko beharra senti dezakegu. Lasai Psikoterapian prozesu horretan lagun zaitzakegu zure beharretara egokitutako babes-espazio bat eskainiz. Haurrekin, nerabeekin, helduekin eta hirugarren adineko pertsonekin egiten dugu lan.

Zure ongizatea erdigunean jarriz, hiru lan ildo eskaintzen ditugu: arreta terapeutikoa, prebentziorako formakuntza eta norbanakoaren beharretara egokitutako terapia-prozesuak. Zailtasunei heltzeko ez ezik, zaintzan sakontzeko eta ongizatean aurrera egiteko gune bat gara.

Arlo terapeutikoak

Prebentzioa

Terapia prozesuak

Antsietatea

Depresioa

Estresa

Doluak

Krisi pertsonalak

Bizi-zikloen krisiak

Autoestimu arazoak

Harreman zailtasunak

Gurasotasuna eta haurren haziera

Perinatalitatea

Nahaste obsesiboak

Hipokondria

Fobiak

Prebentzio programak

Guraso-eskolak

Tailerrak eta ikastaroak

Aholkularitza eta orientazioa

Programa pertsonalizatuak

Terapia indibiduala

Bikotekako terapia

Familia-taldeko saioak

Talde dinamikak

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu edo hitzordu bat eskatu nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke gurekin honako bide hauen bidez:

TELEFONOA

+ 34 688 692 965

POSTA ELEKTRONIKOA

info@lasaipsikoterapia.com

Harremanetarako formularioa

Utzi zure mezua, eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan

    Datuen erabileraren eta kudeaketaren arduraduna: Joana Aguado Telleria (IFK: 72500461E / Bidebarri Zuloetxe 6, Tolosa). Zure datuak zure kontsultari erantzuteko soilik erabiliko ditugu. Ez dira helburu komertzialekin erabiliko eta ez zaizkie hirugarrenei lagako.