Gestalt terapia bizitzeko filosofia da, gizakiok inguratzen gaituen munduarekin dugun harremana ulertzeko era berezia. Psikoterapia ez da gaixotasunean fokatzen.

 

Pertsona bakoitzak duen gaitasunari heldu eta hortik aurrera osasuna sustatuz joaten gara. Gizakia bere osotasunean lantzen du, mendebaldeko kulturan sarritan zentsuratu ohi diren emozioak eta gorputza kontutan hartzen ditu, eta alderdi psikologikoa eta espirituala ere aintzat hartuz. Horrekin guztiarekin, pertsonaren ikuspegi osoagoa lortzen dugu.

 

Gestalt terapiak norberak bere buruarekin eta besteekin duen harremana hobetzen laguntzen du. Hemen eta Orain fokatuta dago, bizi garen orainean.

 

Gestalt Terapia Humanismoan kokatzen da, eta Psikoanalisiaren, gorputz-terapien eta ekialdeko filosofien eragina ere badu.

 

Batxiler Zaldibia 6 / Solairuartea / Tolosa

Tel. 688 692 965  //  info@lasaipsikoterapia.com

GZ01895, GZ02703, GZ01717 kolegiatuak.
Psikologia Osasun Zentroa.
Zimentarri, Euskal Herriko Terapia Gestalt elkargoko kideak
modelo-logo-positivo-ajustado-03-Encabezados-A4